Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntza oposizioaren prestakuntza 2023-24

2022ko abenduaren 28an argitaratutako dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako kidegoetarako oposizioen deialdia onartu zuen.

Dekretu horretan bi oposizio mota jasotzen dira, eta ziur asko biak batera egingo dira.

  • Lehenengo oposizio-motak bi ariketa ez-baztertzaile ditu: gai-zerrendako gai bat idatziz garatzea eta unitate didaktiko bat ematea eta defendatzea.
  • Bigarren oposizio-motak formatu tradizionala izango du: gai-zerrendako gai bat idatziz garatzea, kasu praktiko bat egitea eta programazio didaktiko bat osatzea eta hura zein bertako unitate bat defendatzea.

ITER 45etik hainbat ikastaro diseinatu ditugu oposizio horiei arrakasta-bermerik handienekin aurre egin diezaiezuen:

  1. Programazio didaktikoa egiteko eta defendatzeko ikastaroa: ikastaro honek 2,5 orduko 3 TALDE-SAIO, banakako online tutoretzak eta tutorearekin aurrez aurreko saio bat izango ditu lanaren azken berrikuspena egiteko.
  2. Ikaskuntza-egoera gauzatzeko ikastaro trinkoa: ikasturte honetan 2,5 orduko aurrez aurreko bi TALDE-SAIO izango dira, eta horietan ikaskuntza-egoera eta haren defentsa prestatuko dira.
  3. Lehen Hezkuntzako kasu praktikoa prestatzeko ikastaroa: ikasturte honetan 3,5 orduko aurrez aurreko bi TALDE-SAIO izango dira. Saio horietan kasuari ekiteko esparru teorikoa garatuko dugu, hainbat kasu aztertuko ditugu eta, azkenik, kasu praktiko bat taldeka egin eta zuzenduko dugu.

Matrikulazio aldia irekita dago, informazio gehiago jaso nahi baduzu bete formularioa edo deitu 948 233 804 zenbakira.

IKASTAROEN EGUTEGIA:

  1. Programazio didaktikoa egiteko eta defendatzeko ikastaroa:
    Talde-saio presentzialak:
    – Apirilak 21
    – Maiatzak 5
    – Maiatzak 26
    Banakako saioak: ekaineko lehengo hamabostaldian
  2. Ikaskuntza-egoera gauzatzeko ikastaro trinkoa
    Talde-saio presentzialak:
    – Apirilak 22
    – Apirilak 29
  3. Lehen Hezkuntzako kasu praktikoa prestatzeko ikastaroa:
    Talde-saio presentzialak:
    – Maiatzak 12
    – Ekainak 2
lehen hezkuntza euskadi oposaketak